
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2089
71/2026 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 1.500.000,00 euroko kredituak 5413 Programan (Teknologia), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2026. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.
2025eko urriaren 23an «Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko hitzarmena, Eusko Jaurlaritzaren Euskorpus ekimenaren esparruan euskarazko hizkuntza-teknologien arloko jarduketak abian jartzeko» sinatu zuten, hizkuntza-teknologien arloan ekimenak garatu eta babesteko xedez, euskara garapenerako funtsezko tresna bihurtuz, agertoki digital eta globalizatuan, eta euskarazko corpus digital hori sortzen lagunduz.
Hitzarmen horretan, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren obligazioetako bat deskribatutako jarduketak gauzatzeko finantzazioa ematea da. 2026rako ekarpena 1.500.000,00 eurotan ezarrita dago, eta transferentziak sei hilean behin egingo dira, egindako jarduketak egiaztatu eta gero.
1.500.000,00 euroko zenbatekoa kobratzeko eskubidea aitortu denez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak zenbateko hori gaitzea eskatu du euskarazko hizkuntza-teknologien arloko jarduketak abiarazteko, Euskorpus ekimenaren esparruan.
Horregatik guztiagatik, kreditu horiek gaitu egiten dira, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoa betez.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 2026ko ekitaldirako aurrekontuan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Funts horiek euskarazko hizkuntza-teknologien arloko jarduketak abiaraztera bideratuko dira, Euskorpus ekimenaren esparruan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 5ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS