
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (113 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2086
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2026ko apirilaren 15ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskadiko museo eta bildumei 2026. urtean dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
2026ko maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (80. zk.) argitaratu zen Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 15eko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira Euskadiko museo eta bildumei 2026. urtean dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia. Agindu horretan horrelako hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
2026/1810 (26/11) orrialdean, eranskinean, 9.3 artikuluan,
hau dioen lekuan:
«3.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www. euskadi.eus/zerbitzuak/0037513»
Beste hau esan behar da:
«3.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037514»
2026/1810 (26/11), eranskinean, 9.3 artikuluaren bigarren paragrafoan,
hau dioen lekuan:
«Eskabideak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan (aurrez hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta), erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan (91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, eskabide normalizatuaren bidez, osorik eta behar bezala beteta. Eskabide-eredua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037513»
Beste hau esan behar da:
«Eskabideak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan (aurrez hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta), erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan (91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, eskabide normalizatuaren bidez, osorik eta behar bezala beteta. Eskabide-eredua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037514»
2026/1810 (26/12) orrialdean, eranskinean, 9.5 artikuluan,
hau dioen lekuan:
«5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037513. Bide horretatik aurkezten diren eskabide elektronikoak baino ez dira onartuko, eta baztertu egingo dira erregistro elektroniko orokorraren formularioaren bidez aurkezten direnak.»
Beste hau esan behar da:
«5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037514. Bide horretatik aurkezten diren eskabide elektronikoak baino ez dira onartuko, eta baztertu egingo dira erregistro elektroniko orokorraren formularioaren bidez aurkezten direnak.»
RSS