Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2085

3/2026 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideen kargu-uzteak formalizatu eta izendapenak egiten dituena.

Otsailaren 9ko 5/2021 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren, I+Gko inbertsio pribatuen enpresa traktoreen sektoreak ordezkatzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren birformulazioarekin bat etorriz, kargu-uzteak formalizatu eta izendapenak egingo dira, Kontseilua aldizka berritzen dela ziurtatzeko asmoz eta bertan askotariko enpresek parte hartzen dutela eta beren ekarpenekin eta esperientziarekin Kontseilua aberasten dutela bermatzeko asmoz.

Ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Kargutik kentzea I+Gko inbertsio pribatuen sektore eta enpresa traktoreak ordezkatzen dituzten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide hauek, eta eskerrak ematea egin dituzten ekarpenengatik eta haien lankidetzagatik:

Mikel Barandiarán Landín jauna, Global Dominion Access-eko kontseilari delegatua.

Alexander Artetxe Panera jauna, Arteche Taldeko presidente eta kontseilari delegatua.

Pello Rodriguez Zabaleta jauna, Danobatgroup-en zuzendari nagusia.

Francisco Quintanilla Guerra jauna, Faes Farma-ren zuzendari nagusia.

Bigarren artikulua.– Honako hauek izendatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide, I+Gko inbertsio pribatuaren sektore eta enpresa traktoreen ordezkari izateko:

Silvia Nuñez Rivero andrea, Iberdrola SAko Adimen Artifizialeko arduraduna.

Román Orus Lacort jauna, Multiverse Computing-eko zuzendari zientifikoa.

Manu Muñoz Morentín jauna, i+Med-eko zuzendari nagusia.

Cristina Ortega Juaristi andrea, AVS Added Valued Sotulions-eko espazio-zuzendaria.

Hirugarren artikulua.– Dekretu hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek maiatzaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 13an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala