Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2082

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 7koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2026ko martxoaren 10eko Aginduaren 4. Oinarrian xedatutakoarekin (horren bidez, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua –520010 kodea, 18. dotazioa– izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa egiten da), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ogasun eta Finantza Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 18. dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 7a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala