Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2081

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-11-27ko EAO eta 2025-11-25eko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Elixabet López López anderea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5899**, Kodea: TUC8L1 – D00042-24. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Bioinformatika».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2026ko maiatzaren 12a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala