
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2080
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-11-27ko EAO eta 2025-11-25eko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Martin Arriolabengoa Zubizarreta jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***1919**, Kodea: TUC8L1 – D00343-23. Jakintza arloa: Petrologia eta Geokimika. Saila: Geologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Petrologia Sedimentarioa».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2026ko maiatzaren 11.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS