
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2078
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 12koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Rubén Darío Urrestarazu Lizardi jauna Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5230; dotazioa: 7), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Kargu-uzteak 2026ko maiatzaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 12a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS