
91. zk., 2026ko maiatzaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2066
AGINDUA, 2026ko apirilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Getxoko (Bizkaia) «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izen soziala eta helbidea aldatzeko.
«Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, 014747 (EAE) eta 48005202 (unibertsala) ikastetxe-kodeduna (Villa de Plentzia 28, Getxo, Bizkaia), Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta dago eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko baimena du. Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 17ko Aginduak (2025eko urriaren 29ko EHAA) aldatu zuen azken aldiz ikastetxe horren baimena.
Aztertu da ikastetxearen titularra den Centro de Formación Profesional Academia Ibaiondo, Sociedad Limitadak eskatuta hasitako espedientea, eta baimena aldatzeko eskatu du erakunde titularraren izen soziala eta egoitza soziala aldatzearen ondorioz, haren IFZ eta nortasun juridikoa aldatu gabe.
Espedientean egiaztatuta dago sozietatearen Batzar Nagusiak erabaki zituela aldaketa horiek, dokumentu publiko gisa jasota 2026ko urtarrilaren 29ko eskrituraren bidez (2026/173 protokolo-zenbakia), eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu zirela 2026ko otsailaren 16an. Hala, Ibaiondo Lanbide Ikastegia, SL izena hartu zuen erakundeak (egoitza soziala: Ibaiondo plaza 2, Leioa, Bizkaia), ikastetxearen kokapenari eta funtzionamenduari eragin gabe.
Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Baimena ematea Ibaiondo Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko (ikastetxe-kodeak: 014747 –EAE– eta 48005202 –unibertsala–); izan ere, erakunde titularra Ibaiondo Lanbide Ikastegia, SL izango da aurrerantzean (egoitza soziala: Ibaiondo plaza 2, 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Aldaketa honek ez du eraginik izango Getxoko (Bizkaia) Villa de Plentzia kaleko 28an duen ikastetxearen kokapenean, funtzionamenduan eta baimendutako ikasketetan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS