
91. zk., 2026ko maiatzaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2063
AGINDUA, 2026ko apirilaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko otsailaren 18an, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean 2026ko apirilaren 23an eskaeraren zuzenketari dagokion dokumentazioa aurkeztu zen.
Fundazioaren patronatuak 2025eko abenduaren 29an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoa egin zen Gernika-Lumon, 2026ko otsailaren 6an, Alfonso Ansola Horcajo notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 97).
Erabaki horren bitartez, lehendakaritza, lehendakariordetza, idazkaritza, diruzaintza eta zuzendaritzaren funtzioei buruzko estatutu-xedapenak aldatu ziren, bai eta patronatukide karguaren doako izaerari buruzkoak ere, besteak beste. Aldaketen xedea testua hizkuntza inkusibo eta ez-sexista batera egokitzea izanik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2026ko otsailaren 6an protokolizatzeko eskritura publikoarekin batera aurkeztutakoa (97 protokolo-zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Alfonso Ansola Horcajo notarioaren aurrean 2026ko otsailaren 6an egindako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 97).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 30a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS