
91. zk., 2026ko maiatzaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2060
59/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Euskal Estatistika Kontseilurako kideak izendatzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 37. artikuluak Euskal Estatistika Kontseilua sortzen du, estatistika-informazioaren produktoreen eta erabiltzaileen arteko kontsulta mailako harremanetarako organo gisa, elkar hartzea sustatzearren eta jarduera estatistikoaren koordinazioa eta metodologia bateratuen erabilera erraztearren. Ondoren, 39. artikuluak berariaz xedatzen du nor izan daitekeen kontseilu horretako kidea, eta kide kopuru zehatz bat aurrezartzen du, baina aukera ematen du Eusko Jaurlaritzak beste organo eta entitate batzuetako gehienez 10 ordezkari izendatzeko.
Euskal Estatistika Kontseiluan Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkariak izango diren kideak izendatzen dituen apirilaren 14ko 47/2015 Dekretuaren bidez, Jaurlaritzak erakunde horretako kide bat eta ordezko bat izendatu zituen, eta, beraz, irekita geratzen da beste 9 kide izendatzeko aukera.
Proposatutako kide berrien partaidetza –ospe nabarmeneko pertsonak izanik haien onura publiko eta sozialagatik– bereziki garrantzitsua da Euskal Estatistika Kontseiluaren helburuak lortzeko.
Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 29an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Estatistika Kontseiluko kide hauek izendatzea:
– Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.
– Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko lehendakaria.
– Ekonomisten Euskal Elkargoaren Gobernu Batzordeko lehendakaria.
– Orkestra–Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
– Mondragon Korporazioaren Kudeaketa Ikertzeko Zentroko (MIK) presidentea.
– Euskal Soziologia Elkarteko lehendakaria.
– Deustuko Unibertsitateko Datuaren Gobernu Unitateko zuzendaria.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Dekretu hau argitaratu eta hilabeteko epean, izendatutako kideen entitateek kideon identitatea eta harremanetarako datuak jakinarazi beharko dizkiote Euskal Estatistika Kontseiluko idazkariari.
Era berean, izendatutako karguetan izandako aldaketak jakinarazi beharko dituzte, aldaketa horiek gertatu eta hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS