
91. zk., 2026ko maiatzaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2055
665/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia argitaratzen baita Kostuen Kontabilitatearen Atalburu Korporatiboaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Estrategia Ekonomikoko eta Eraldaketako zuzendaritzako Analisi Ekonomikoko eta Logistika Korporatiboko zuzendariordetzaren Aurrekontuak Kudeatzeko Zerbitzuan.
Kostuen Kontabilitatearen Atalburu Korporatiboaren lanpostua hutsik dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Estrategia Ekonomikoko eta Eraldaketako Zuzendaritzako Analisi Ekonomikoko eta Logistika Korporatiboko Zuzendariordetzaren Aurrekontuak Kudeatzeko Zerbitzuan. Hori dela-eta, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek deialdi publikoa iragartzea erabaki du lanpostu hori izendapen askearen bidez hornitzeko arau hauen arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hona hemen deialdi honen oinarriak
OINARRIAK
Lehenengoa.– Lanpostuaren atxikipena eta funtzioak.
a) Atxikipena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia, Estrategia Ekonomikoko eta Eraldaketako Zuzendaritza, Analisi Ekonomikoko eta Logistika Korporatiboko Zuzendariordetza, Aurrekontuak Kudeatzeko Zerbitzu Korporatiboa (Vitoria-Gasteiz).
– Lanaldia: zatitua.
– Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE (derrigortasun-data: 2025-12-03).
b) Lanpostuaren funtzioak.
– Zuzendaritza Nagusiaren kontabilitate analitikoa.
– Zuzendaritza Nagusiaren kostu-egituraren antolaketa eta jarraipena egitea.
– Kostu-zentroei egotzitako gastuak berrikustea.
– Zerbitzu/zuzendariordetzekin kostuak berrikusteko txosten xehatuak sortzea.
– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren kontabilitate analitikoa antolatu, jarraipena egin eta gainbegiratzea, eta txosten globalak egitea ente-mailan.
– Datuaren estrategia (kontabilitate analitikoaren erabilera-kasuak).
– Administrazio Publikoak eskatutako estatistika-datuak lantzea.
– Zerbitzu-erakundeekin harremana izatea, kontabilitate analitikoari dagokionez.
Bigarrena.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek parte hartu ahal izango dute:
a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren edozein zerbitzu-erakundetan estatutupeko langilea, funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izatea, eta A2 lanbide-taldean plaza jabetzan izatea.
b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea administrazio publikoan, A2 lanbide-taldean.
c) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Euskara Planeko gainerako baldintzak.
Hirugarrena.– Baloratu beharreko merezimenduak.
– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren kostuen kontabilitatean, gutxienez, 5 urteko esperientzia izatea.
– Esperientzia izatea programa hauen kudeaketan:
a) SAP R3- Controlling modulua eta finantza-modulua.
b) BW-Analyzer, OAS (Oracle Analytics Server), Osakliniker, ExploGRD.
c) Ofimatika: Word, Excel, Access, Power Point, Outlook.
d) Power BI.
– Antolatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
Laugarrena.– Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta dekretu hori garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.
Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitaearekin batera (egiaztagiriak barne).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Aplikazio informatiko korporatiboko CVan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan azaltzen den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
Seigarrena.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzorde bat osatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak ezarritakoaren arabera. Balorazio Batzorde horren burua Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren ordezkoa izango da, eta kide hauekin osatuko da: Analisi Ekonomikoko eta Logistika Korporatiboko zuzendariordea eta Aurrekontuak kudeatzeko Zerbitzu Korporatiboko burua (azken horrek idazkari gisa jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu).
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.
Izangaien balorazioa egin ondoren, eta balorazio hori kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, baldin eta izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen ez badituzte.
Batzordea biltzen den bakoitzean akta egingo da. Akta horretan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) jasoko dira, bai eta lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere.
Zazpigarrena.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Zortzigarrena.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, ebazpen horretan besterik xedatu ezean.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS