Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2026ko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2050

2765/2026 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Anestesiologiako eta Birzkorketako Atal Sanitarioko burua (Kirurgiako Eremua eta Min Akutuaren Unitatea) aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen azaroaren 13ko 2803/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bilbo-Basurtuko ESIko Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko (Kirurgiako Eremua eta Min Akutuaren Unitatea) buru lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko abenduaren 11ko EHAA, 239. zk., eta 2025eko abenduaren 22ko BOE, 306. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ainoa Renedo Fernández andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buru (Kirurgiako Eremua eta Min Akutuaren Unitatea) izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buru (Kirurgiako Eremua eta Min Akutuaren Unitatea) izendatzea Ainoa Renedo Fernández andrea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko apirilaren 24a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko apirilaren 24a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala