Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2025

IRAGARKIA, «Luzetarako defentsa-proiektua Errementari ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian» proiektua jendaurrera ateratzeko dena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 4ko ebazpen baten bidez onartu zen hasieran «Luzetarako defentsa-proiektua Errementari ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian» proiektua.

Proiektuaren xedea da luzetarako defentsak egitea, eskuineko ertzean Elubarri auzoan Herrerias ibaiaren ohiko uholdeen arriskua murrizteko. Jarduketa horretan, hormak egingo dira edo daudenak handituko dira eskuineko ertzeko hainbat zatitan, lurraren sestratik 1,1 metroko altueraraino, ibaiaren ohiko uraldiek gainezka egin ez dezaten.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen. Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Obren proiektua Uraren Euskal Agentziaren webgunean egongo da interesdunen eskura (www.uragentzia.euskadi.eus), Lan Hidraulikoak atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala