
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2024
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariarena, ikasleak baztertzeko prozeduraren ebazpena jakinarazteko dena (2025eko dirulaguntza-deialdia, langile landuneri eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeako).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariak ikasleak baztertzeko prozedura ebatzi zuen 2026ko apirilaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Dekretu hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen. Ebazpen hori, hain zuzen ere, langile landuneri eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeako laguntzei buruzko 2025eko dirulaguntzen deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren babespean eman zen.
Ezinezkoa izan da baztertzeko prozeduraren ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek epe bat ezartzen du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusian, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da eskuragarri dagoela baztertze-prozeduraren ebazpenaren testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Arabako lurralde-bulegoan (Antilletako pasabidea 14, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendaria,
MARÍA ARÁNZAZU NIÑO NÚÑEZ.
RSS