Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2022

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zenbait zerbitzu orokor eta bereziren tasen likidazioak.

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio honako epealdi hauek dituela, zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:

a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5era arte edo, hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Adierazitako epealdietan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-bidetik eskatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduak 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jakinarazten diren likidazioekin ados egon ezean, bi errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira, baina ez biak batera:

1.– Tributuen Lege Orokorrak 223. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, likidazio horien aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio likidazioa agindu duen organoari, hilabeteko epean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa ere jarri ahal izango da, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren epealdi berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegian, bat etorrita Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluarekin eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuarekin.

Errekurtso horietako bat aurkeztu arren, administrazio-egintza berdin-berdin betearaziko da, salbu eta errekurtsoa aurkezten denean bermatzen bada zorra Tributuen Lege Orokorrean ezarrita dagoen bezala ordainduko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa edukiko du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala