
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2021
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-20A001-12-2026 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela.
Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da B88111414 zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2026ko otsailaren 6an, ustez arau-hausteak egiteagatik kontsumo-arloan.
Legezko ohartarazpenak.
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen bulegoan (Easo kalea 10) aztertu ahal izango da espedientea.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS