
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2018
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita trafikoko zehapen-espedientea ofizioz errebokatzeko ebazpena, Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduradunak emandakoa.
Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, prozedurako interesduna ezezaguna izan delako, edo jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean adierazitako espedientean Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduradunak emandako ofiziozko errebokazio-ebazpena; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera, baita urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. artikuluaren arabera ere.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du, hurrengo ohartarazpenekin batera:
1.– Ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan 2 hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko Legea).
2.– Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 egun natural igarota.
Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (telefonoa 945 01 80 00) edo www.trafikoa.euskadi.eus web orrian «nire isunak kontsultatu» nabarmenduan.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 5a.
Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduraduna,
Urtzi Saratxaga Lozano.
RSS