
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2017
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.
Jakinarazpen pertsonala ematen ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, zeinak Trafikoko zuzendariak hartu baititu, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73 artikuluarekin, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 112. artikuluari dagokionez.
Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera dagoen zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik daudela, horien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, honekin batera dagoen zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena emantzat joko da, lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala badagokio, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin beharko dela.
Hori guztia eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Trafiko zuzendaria,
ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.
RSS