
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
2015
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 5ekoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Itsasbegin katigamendu berri baten eraikuntza-proiektua» onartzen duena.
Proiektuaren helburua da eraginpeko eremuan seinaleztapen-instalazio berriak ezartzeko horniduren eta lanen baldintza teknikoak deskribatzea eta finkatzea. Trenbideko zirkulazio segurua ahalbidetuko duen seinaleen sistema ezartzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak sartzen dira, tartea ustiatzeko baldintzak ezarriz.
Egikaritze materialaren aurrekontua hiru milioi berrogeita zortzi mila laurehun eta hogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamahiru zentimokoa (3.048.438,53) da.
Kontrata bidez egikaritzeko aurrekontua 3.627.641,85 eurokoa da, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta.
«Itsasbegin katigamendu berri baten eraikuntza-proiektua» izeneko obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, lau milioi hirurehun eta laurogeita bederatzi mila laurehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita lau zentimokoa (4.389.446,64) da.
Lanak amaitzeko aurreikusitako epea hamalau (14) hilabetekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo horrek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBATZI DUT:
«Itsasbegin katigamendu berri baten Eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektu horren helburua da katigamendu berria eta Itsasbegiko geltokian trenbidea seinaleztatzeko gainerako sistemak diseinatu, fabrikatu, hornitu, instalatu, probatu eta zerbitzuan jartzea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, lau milioi hirurehun eta laurogeita bederatzi mila laurehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita lau zentimokoa (4.389.446,64) izango da, eta obretarako aurreikusitako epea hamalau (14) hilabetekoa.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 5a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS