
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2013
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 27koa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: Ebazpena, 2026ko apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez argitara ematen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektorerako laguntza-programa baten deialdia egin eta arautzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariaren 2026ko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratzea ebatzi zen. Agindu horren bidez, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektorerako laguntza-programa bat ezartzen da, jarduera uzteagatik, Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak, bere eskumenak baliatuz, emandako ebazpenekin bat etorriz, ebazpen horren eranskinean agertzen zen moduan.
Akats bat aurkitu da aipatutako ebazpenaren eranskinean (2026ko apirilaren 23ko EHAA, 75. zk.), eta zuzentzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.
Horrela, aurreko paragrafoetan adierazitakoarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda zuzendua. Agindu horren bidez, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektorerako laguntza-programa bat ezartzen da, jarduera uzteagatik, Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak, bere eskumenak baliatuz, emandako ebazpenekin bat etorriz. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
ERANSKINA
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda zuzendua.
RSS