Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2012

AGINDUA, 2026ko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2026-2027 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeari buruzkoa.

Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitatez besteko mailak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan 2026-2027 ikasturteari buruz behar den informazioa bilduko da modu bateratuan. Horretarako, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitatez besteko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoak, Notak eta Faltak (azken aktak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren galdera zerrendei edo dokumentuei erantzun beharko diete, eta ahalik eta zehaztasunez eta egiatasunez handienez bete.

Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren komunikatuko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko du.

Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, horrek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, hala badagokio, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz bidaliko dira, eta ondoren, behar denean, berrikusteari ekingo zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntza sailburuordeari eta Hezkuntzako Lurralde ordezkariei baimena ematen zaie agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala