
89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2009
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko balorazio batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
Ikusirik, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 31ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko 2026ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda Agindu horren 15. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jon Mantzisidor Uria.
– Helena López Camacho.
– Leire Muñoz Betegón.
Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako teknikaria.
b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Mikel Onandia Garate.
– Itxaso Mendiluze González.
– Concepción Elorza Ibañez de Gauna.
Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako teknikaria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS