Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2007

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2026ko apirilaren 30eko Ebazpena, Ertzaintzaren izendapen askeko sistemaren eta merezimendu espezifiko eta orokorren lehiaketako sistemaren bidez lanpostuak betetzeko prozedurari buruzkoa.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitara eman zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuak ematen dituen eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aditzera ematea 2026ko apirilaren 30ean Segurtasun Saileko Gurenet atarian jarri dela Segurtasuneko sailburuordearen egun bereko Ebazpena. Ebazpen horren bidez izendapen askeko sistemaz betetzeko diren lanpostuak esleitu ziren, 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduran (C343).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala