Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2026ko maiatzaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2005

2716/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Bihotzeko Kirurgiakoko Atal Sanitarioko burua aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateari atxikita, eta egoitza Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan izanik.

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 20ko 2625/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bilbo-Basurtu ESIko bihotzeko kirurgiakoko Atal Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateari atxikita, eta egoitza Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan izanik (2025eko azaroaren 20ko EHAA, 224. zk.; eta 2025eko abenduaren 1eko BOE, 288. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Estibaliz Rey Carreras andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bihotzeko kirurgiako Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bihotzeko kirurgiako Atal Sanitarioko buru izendatzea Estibaliz Rey Carreras andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateari atxikita, eta egoitza Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan izanik.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko apirilaren 16a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko apirilaren 16a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala