Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2026ko maiatzaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1995

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko apirilaren 17koa, zeinaren bidez Lanbideko lanpostuak betetzeko prozesuaren deialdia egiten baita, adjudikaziodunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudun gisa integratzeko, eta prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen baitira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Mota horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 17ko Ebazpenean, zeinaren bidez Lanbideko lanpostuak betetzeko prozesuaren deialdia egiten baita, adjudikaziodunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudun gisa integratzeko, eta prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen baitira (2026ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 75. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2026/1681 (3/19) orrialdean, lehenengo oinarrian, 1. apartatuan:

Hau dio:

«Oinarri hauen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoan (aurrerantzean, Lanbide) lanpostuak betetzeko prozesua erregulatzeko arauak ezartzea. Horren barruan sartzen da adjudikaziodunak langile lan-kontratudun bihurtzea, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez».

Baina hau esan behar du:

«Oinarri hauen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoan (aurrerantzean, Lanbide) lanpostuak betetzeko prozesua erregulatzeko arauak ezartzea. Horren barruan sartzen da adjudikaziodunak langile lan-kontratudun bihurtzea, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez».

– 2026/1681 (3/19) orrialdean, hirugarren oinarrian:

Hau dio:

«Deialdi honetan eskatutako betekizun guztiak eta merezimenduak beteta izan beharko dira deialdia argitaratzen den egunean, eta adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte eutsi beharko zaie, salbu eta dagokion elkargo profesionaleko kide izatearen betekizuna, zeina kontratua sinatzen den unean egiaztatu beharko baita».

Baina hau esan behar du:

«Deialdi honetan eskatutako betekizun guztiak eta merezimenduak beteta izan beharko dira deialdia argitaratzen den egunean, eta lan-kontratua sinatu arte eutsi beharko zaie, edo kontratuaren aldaketa sinatu arte, langile lan-kontratuduna izanez gero».

– 2026/1681 (3/19) orrialdean, laugarren oinarrian, paragrafo batzuen idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, oinarri osoa jasotzen da:

Hau dio:

«Hauek hartu ahal izango dute parte, beren borondatez, lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesu honetan, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betekizun orokorrak eta deitutako lanpostuei dagokienez lanpostu-zerrendan jasotako betekizun espezifikoak betetzen badituzte:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioek, baldin eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduan zerrendatuta badaude Lanbideko lanpostu baten titular gisa edo lanpostu bat gordetzeko eskubidea dutela.

– Ondorengo hautaketa- edo hornidura-prozesuen bidez, Lanbideko lanpostu bat eskuratu duten edo Lanbideko lanpostu bat gordeta duten karrerako funtzionarioek.

– Deialdiko lanpostuetarako ezarritako baldintzak betetzen dituzten Lanbideko langile lan-kontratudun finkoek».

Baina hau esan behar du:

«1.– Hauek hartu ahal izango dute parte, beren borondatez, lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesu honetan, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betekizun orokorrak eta deitutako lanpostuei dagokienez lanpostu-zerrendan jasotako betekizun espezifikoak betetzen badituzte:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioek, baldin eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduan zerrendatuta badaude Lanbideko lanpostu baten titular gisa edo lanpostu bat gordetzeko eskubidea dutela. Agindu horren bidez zehazten da Lanbideri atxikitzen zaizkion funtzionarioen eta entera atxikitako langile lan-kontratudunen zerrenda.

– Ondorengo hautaketa- edo hornidura-prozesuen bidez, Lanbideko lanpostu bat eskuratu duten edo Lanbideko lanpostu bat gordeta duten karrerako funtzionarioek.

– Deialdiko lanpostuetarako ezarritako baldintzak betetzen dituzten Lanbideko langile lan-kontratudun finkoek.

2.– Parte-hartzaileak egon beharko dira zerbitzu aktiboko egoera administratiboan edo pareko egoeran».

– 2026/1681 (4/19) orrialdean, bosgarren oinarrian, lehenengo paragrafoan:

Hau dio:

«Lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesuen deialdia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ez ezik, Lanbideren webgunean ere argitaratuko da: https://www.lanbide.euskadi.eus».

Baina hau esan behar du:

«Lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesuaren deialdi hau argitara emango da hala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nola Lanbideko intranetean eta Lanbideko webgunean: https://www.lanbide.euskadi.eus».

– 2026/1681 (4/19) orrialdean, seigarren oinarrian, paragrafo batzuen idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, oinarri osoa jasotzen da:

Hau dio:

«Seigarrena.– Eskabidea betetzeko modua.

1.– Lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesuan parte hartzeko, zazpigarren oinarrian adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen eskabide elektronikoa bete beharko da.

2.– Karrerako funtzionario izan eta eskala bat baino gehiagokoak direnek eskabide bakarra aurkeztu beharko dute, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean zerbitzu aktiboan dauden eskalatik aurkeztuko dira prozesura.

3.– Eskabidean, deialdian eskainitako nahi beste lanpostu sartu ahal izango dituzte beren lehentasunen arabera, betiere lanpostu horietarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, bereziki titulazioari dagozkionak eta langile lan-kontratudunen lanpostuetarako aurreikusitako gainerako baldintzak.

4.– Lanpostua esleitzeak berekin ekarriko du, nolanahi ere, adjudikazioduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudun gisa integratzea.

5.– Eskatzaileek hartu-agiri bat lortu beharko dute, eta interesdunek egoera egiaztatu beharko dute. "Itxita" egoeran dauden eskaerak bakarrik onartuko dira.

6.– Inskripzio-prozesuan intzidentzia teknikoren bat gertatuz gero, zazpigarren oinarrian adierazitako lekuetan horretarako adieraziko den telefonora edo helbide elektronikora jo ahal izango dute.

7.– Alegatutzat joko dira Langileen erregistroan jasotako merezimendu guztiak, zeinak eskabidean ikusi ahal izango baitituzte parte-hartzaileek.

8.– Langileen erregistroan jaso gabe dauden merezimenduak espresuki alegatu beharko dira. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat erantsi beharko dute, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari zuzendua, "Lehiaketa" hitza adieraziz.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira agiri horiek. Agiriren bat beste hizkuntza batean idatzita badago, agiriarekin batera, haren zinpeko itzulpena erantsi beharko da».

Baina hau esan behar du:

«Seigarrena. – Eskabidea aurkezteko eta betetzeko modua.

1.– Lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko prozesuan parte hartzeko, bete beharko da bosgarren oinarrian adierazitako lekuan eskuragarri dagoen eredua.

2.– Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, helbide honetara sartuta: https://www.euskadi.eus/erregistroa/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-tramite/eu/

3.– Eskabidean, deialdian eskainitako nahi beste lanpostu zerrendatu ahal izango dituzte beren lehentasunen arabera, betiere lanpostu horietarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, bereziki titulazioari dagozkionak eta aurreikusitako gainerako baldintzak.

4.– Lanpostua esleitzeak berekin ekarriko du, nolanahi ere, karrerako funtzionarioentzat adjudikazioduna integratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudun gisa. Lanpostua lortu duena dagoeneko Lanbideko langile lan-kontratuduna bada, kontratua berrituko zaio.

5.– Inskripzio-prozesuan intzidentzia teknikoren bat gertatuz gero, jo ahal izango dute bosgarren oinarrian adierazitako lekuetan horretarako adieraziko den telefonora edo helbide elektronikora.

6.– Alegatutzat joko dira langileen erregistroan jasotako merezimendu guztiak.

7.– Eskabidearekin batera, espresuki alegatu beharko dira langileen erregistroan jaso gabe dauden merezimenduak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat erantsi beharko dute, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari zuzendua.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira dokumentu horiek. Dokumenturen bat beste hizkuntza batean idatzita badago, dokumentuarekin batera, haren zinpeko itzulpena erantsi beharko da».

– 2026/1681 (5/19) orrialdean, bederatzigarren oinarriaren bigarren paragrafoan:

Hau dio:

«Alderdi hauek baloratuko dira: esperientzia, titulazioak, hobekuntza-ikastaroak, euskararen ezagutza-maila, ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea –dagokion lanpostua betetzeko eskakizuna ez bada–, gradu pertsonal finkatua, eta antzinatasuna».

Baina hau esan behar du:

«Alderdi hauek baloratuko dira: esperientzia, titulazioak, hobekuntza-ikastaroak, euskararen ezagutza-maila, ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea –dagokion lanpostua betetzeko eskakizuna ez bada– eta antzinatasuna».

– 2026/1681 (5/19) orrialdean, hamargarren oinarrian, 4. apartatuan:

Hau dio:

«Merezimendu bakoitzari balorazio-irizpideak zehazki aplikatzeko modua zazpigarren oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko da».

Baina hau esan behar du:

«Merezimendu bakoitzari balorazio-irizpideak zehazki aplikatzeko modua argitara emango da bosgarren oinarrian adierazitako lekuetan».

– 2026/1681 (6/19) orrialdean, hamargarren oinarrian, 5.1. apartatuan:

Hau dio:

«Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak alegatu egin beharko dira, eta Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan kontsulta eginez egiaztatuko dira horiek».

Baina hau esan behar du:

«Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak alegatu eta egiaztatu egin beharko dira».

– 2026/1681 (6/19) orrialdean, hamaikagarren oinarrian, 2. apartatuan, paragrafo batzuen idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, apartatu osoa jasotzen da:

Hau dio:

«Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, prozesuen kudeatzailea denez, zeregin hauek dagozkio:

– Parte hartzeko betekizunak eta adjudikatu beharreko lanpostuetarako baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzea, eta haien egiaztapena baliozkoa dela frogatzea.

– Merezimenduen baremoak aplikatzeko zeregin materialak eta zeregin arautu hutsak egitea.

– Gradua, antzinatasuna, esperientzia, hizkuntzak eta hizkuntza-eskakizuna baloratzea.

– Merezimenduen balio formala ezartzea.

– Balorazio-batzordeak egindako merezimenduen balorazioa gehitzea.

– Deialdiko lanpostuen adjudikazioa proposatzea».

Baina hau esan behar du:

«Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, prozesuen kudeatzailea denez, zeregin hauek dagozkio:

– Parte hartzeko betekizunak eta adjudikatu beharreko lanpostuetarako baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzea, eta haien egiaztapena baliozkoa dela frogatzea.

– Merezimenduen baremoak, antzinatasuna, esperientzia, hizkuntzak eta hizkuntza-eskakizunak aplikatzeko zeregin materialak eta zeregin arautu hutsak egitea.

– Merezimenduen balio formala ezartzea.

– Balorazio-batzordeak egindako merezimenduen balorazioa gehitzea.

– Deialdiko lanpostuen adjudikazioa proposatzea».

– 2026/1681 (7/19) eta 2026/1681 (8/19) orrialdeetan, hamalaugarren oinarrian, paragrafo batzuen idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, oinarri osoa jasotzen da:

Hau dio:

«1.– Parte-hartzaileen analisia egin ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, ebazpen baten bidez, zazpigarren oinarrian adierazitako lekuan; baztertuen kasuan, orobat adieraziko du zergatik izan diren baztertuak.

2.– Aipatutako ebazpenak hamar egun balioduneko epea ematen du, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko edo parte hartzeko baldintzak egiaztatzean egin diren akatsak zuzentzeko.

Era berean, eta epe berean, parte hartzeko eskaera hasi eta zortzigarren oinarriko 3. apartatuan aurreikusitako gisan bideratu ez zutenek izapide-akatsa zuzendu ahal izango dute.

Ez da inola ere onartuko merezimendu berriak edo lanpostuen betekizun espezifikoak alegatzea. Eskatutako lanpostuetan ere ez da aldaketarik onartuko; hau da, ezin izango dira lanpostuak gehitu edo ezabatu, ezta haien ordena aldatu ere.

3.– Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak behin betikotzat joko du onartuen eta baztertuen zerrenda. Zazpigarren oinarrian aurreikusitako lekuetan argitaratuko da ebazpen hori».

Baina hau esan behar du:

«1.– Parte-hartzaileen analisia egin ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, ebazpen baten bidez, bosgarren oinarrian adierazitako lekuan; baztertuen kasuan, orobat adieraziko du zergatik izan diren baztertuak.

2.– Aipatutako ebazpenak hamar egun balioduneko epea ematen du, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko edo parte hartzeko baldintzak egiaztatzean egin diren akatsak zuzentzeko.

Ez da inola ere onartuko merezimendu berriak edo lanpostuen betekizun espezifikoak alegatzea. Eskatutako lanpostuetan ere ez da aldaketarik onartuko; hau da, ezin izango dira lanpostuak gehitu edo ezabatu, ezta haien ordena aldatu ere.

3.– Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak behin betikotzat joko du onartuen eta baztertuen zerrenda. Bosgarren oinarrian aurreikusitako lekuetan argitaratuko da ebazpen hori».

– 2026/1681 (8/19) orrialdean, hamabosgarren oinarrian, 1. apartatuan:

Hau dio:

«Balorazio-batzordeak merezimenduak baloratu ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak honako hauek argitaratuko ditu, ebazpen baten bidez, zazpigarren oinarrian adierazitako lekuan:».

Baina hau esan behar du:

«Balorazio-batzordeak merezimenduak baloratu ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak honako hauek argitaratuko ditu, ebazpen baten bidez, bosgarren oinarrian adierazitako lekuan:».

– 2026/1681 (8/19) orrialdean, hamabosgarren oinarrian, 3. apartatuan:

Hau dio:

«Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak ebazpen bat emango du, merezimenduen balorazioa behin betikotzat jotzeko, eta zazpigarren oinarrian adierazitako lekuan argitaratuko da».

Baina hau esan behar du:

«Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Lanbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak ebazpen bat emango du, merezimenduen balorazioa behin betikotzat jotzeko, eta bosgarren oinarrian adierazitako lekuan argitaratuko da».

– 2026/1681 (8/19) orrialdean, hamaseigarren oinarrian, 2., 3. eta 4. apartatuetan:

Hau dio:

«2.– Lanpostuak adjudikatzeko behin-behineko proposamenak lehiaketako parte-hartzaileei adjudikatutako lanpostuak jasoko ditu, eta, parte hartuta ere, lehiaketan destinoa eskuratu ez zutenei adjudikatutakoak.

3.– Hemeretzigarren eta hogeigarren oinarrietan jasotako irizpideen arabera egingo dira adjudikazioak.

4.– Lanpostuak adjudikatzeko behin-behineko proposamena onartzen duen ebazpenak hamar egun balioduneko epea ezarriko du alegazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe berean, lehiaketan borondatez parte hartzen dutenek parte hartzeari uko egin ahal izango diote lehiaketa osoan. Epe hori amaituta, ez da atzera-egiterik onartuko. Atzera-egiteak eskatutako lanpostu guztiei eragingo die».

Baina hau esan behar du:

«2.– Lanpostuak adjudikatzeko behin-behineko proposamenak jasoko du zer lanpostu adjudikatu zaien prozesuko parte-hartzaileei.

3.– Hamazazpigarren eta hemezortzigarren oinarrietan jasotako irizpideen arabera egingo dira adjudikazioak.

4.– Lanpostuak adjudikatzeko behin-behineko proposamena onartzen duen ebazpenak hamar egun balioduneko epea ezarriko du alegazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe berean, lehiaketan lanpostuak betetzeko eta lan-kontratudun bihurtzeko parte hartzen dutenek parte hartzeari uko egin ahal izango diote prozesu osoan. Epe hori amaituta, ez da atzera-egiterik onartuko. Atzera-egiteak eskatutako lanpostu guztiei eragingo die».

– 2026/1681 (9/19) orrialdean, hemezortzigarren oinarrian, 2. apartatuan, paragraforen baten idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, apartatu osoa jasotzen da:

Hau dio:

«Lehiaketaren amaierako puntuazioan berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketa argitzeko:

– Emakumeei emango zaie lehentasuna, emakumeak % 40 baino gutxiago diren lanpostuetan. Salbuespena izango da beste izangaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten arrazoiak izatea, sexuagatiko diskriminaziozkoak ez izanagatik ere, hala nola enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

– Baremoaren apartatu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena, han ageri diren hurrenkeraren arabera.

– Azpiapartatu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena, han ageri diren hurrenkeraren arabera.

Bi kasuetan, apartatu bakoitzean kontuan hartuko den puntuazioak ezin izango du gainditu baremoan horietako bakoitzerako ezarrita dagoen gehieneko puntuazioa, ez eta, azpiapartatuen kasuan, haiei dagokien apartatuari gehienez dagokion puntuazioa ere.

– Antzinatasun handiena karrerako funtzionario gisa.

– Antzinatasun handiena behin betiko azken lanpostuan.

– Antzinatasun handiena Administrazioan».

Baina hau esan behar du:

«Lehiaketaren amaierako puntuazioan berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketa argitzeko:

– Emakumeei emango zaie lehentasuna, emakumeak % 40 baino gutxiago diren lanpostuetan. Salbuespena izango da beste izangaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten arrazoiak izatea, sexuagatiko diskriminaziozkoak ez izanagatik ere, hala nola enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

– Baremoaren apartatu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena, han ageri diren hurrenkeraren arabera.

– Azpiapartatu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena, han ageri diren hurrenkeraren arabera.

Bi kasuetan, apartatu bakoitzean kontuan hartuko den puntuazioak ezin izango du gainditu baremoan horietako bakoitzerako ezarrita dagoen gehieneko puntuazioa, ez eta, azpiapartatuen kasuan, haiei dagokien apartatuari gehienez dagokion puntuazioa ere.

– Antzinatasun handiena karrerako funtzionario gisa edo langile lan-kontratudun finko gisa.

– Antzinatasun handiena behin betiko azken lanpostuan.

– Antzinatasun handiena Administrazioan».

– 2026/1681 (10/19) orrialdean, hogeigarren oinarrian, hirugarren apartatuan:

Hau dio:

«Lanpostu batean integratu diren pertsonek dagokion lan-kontratua formalizatu beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko langile lan-kontratudun finko gisa, lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehaztutako datan, ezinbesteko kasuetan izan ezik».

Baina hau esan behar du:

«Lanpostu batean integratu diren pertsonek dagokion lan-kontratua formalizatu beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko langile lan-kontratudun finko gisa, lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehaztutako datan, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Adjudikazioduna jada Lanbideko langile lan-kontratudun finkoa izanez gero, dagokion kontratu-aldaketa formalizatuko da».

– 2026/1681 (10/19) orrialdean, hogeigarren oinarrian, laugarren apartatuan:

Hau dio:

«Lehiaketaren behin betiko adjudikazioan ezin izango zaio adjudikatutako lanpostuari uko egin, eta ez du eskubiderik emango zerbitzuagatiko kalte-ordainak jasotzeko».

Baina hau esan behar du:

«Lanpostuak betetzeko prozesuaren behin betiko adjudikazioan, ezin izango uko egin adjudikatutako lanpostuari, eta horrek ez du eskubiderik emango zerbitzuagatiko kalte-ordainik jasotzeko».

– 2026/1681 (10/19) orrialdean, hogeita batgarren oinarrian, bigarren apartatuan:

Hau dio:

«"Administrari orokorra" eta "Obra eta eraikuntzetako teknikaria" izeneko lanpostuek izen horri eta funtsezko eginkizunei eutsiko diete, hargatik eragotzi gabe lan-arloko araubide juridikora atxikitzea».

Baina hau esan behar du:

«"Administrari orokorra" izeneko lanpostuek izen horri eta funtsezko eginkizunei eutsiko diete, hargatik eragotzi gabe lan-arloko araubide juridikora atxikitzea».

– 2026/1681 (11/19) orrialdean, hogeita hirugarren oinarrian, paragrafo batzuen idazkera zuzendu da, eta, argiagoa izateko, oinarri osoa jasotzen da:

Hau dio:

«Datu pertsonalak "Hautaketa-prozesuak" izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira, honako hauek behar bezala betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra); abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia.

Tratamenduaren arduraduna: Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:

Enplegu publikora sartzeko prozesuak kudeatzea, eta lekualdatze-lehiaketak eta zerbitzu-eginkizunak kudeatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuetan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aldi baterako lan-eskaintzen eta aldi baterako langile lan-kontratudunen kontratazioen lan-poltsak kudeatzea (eratzea, integratzea eta barematzea).

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzean (11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena; 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena; 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena).

Informazio-hartzaileak:

Sindikatuak eta langileen ordezkariak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, bai eta informazio gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128100-capa2-eu.shtml».

Baina hau esan behar du:

«Datu pertsonalak "giza baliabideen kudeaketa" izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira, honako hauek behar bezala betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra); abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia.

Tratamenduaren arduraduna: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Lanbideko langileen burutza, eta ohiko administrazio- eta kudeaketa-ekintzak egitea, baita bestelako egitekoak ere, indarrean den legeriak Lanbideri ematen dizkionak.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo, interesdunak eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko (DBEOren 6.1.b artikulua); beharrezkoa da, halaber, interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko orduan (DBEOren 6.1.e artikulua), baita Lanbideri aplikagarriak zaizkion legezko betebeharrak betetzeko ere (DBEOren 6.1.c artikulua): 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena; 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena; 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, eta; DBEOren 9.2.b artikulua, lan-zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alorrean dituen betebeharrak betetzekoa.

Informazio-hartzaileak:

Sindikatuak eta langile-batzordeak.

Enplegu publikoaren gaineko eskumena duen saila. Eusko Jaurlaritza.

Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, bai eta informazio gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza web-orri honetan kontsulta dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/166800-capa2-eu.shtml».

– 2026/1681 (12/19) orrialdean, I. eranskinean, oinarriei buruzko erreferentziak zuzendu dira, eta beste zutabe bat erantsi zaio koadroari. Argiagoa izan dadin, aurreko eranskina kendu, eta berria erantsi zaio ebazpenari.

– 2026/1681 (13/19) orrialdetik 2026/1681 (15/19) orrialdera, II. eranskinean, lehenengo oinarrian lortu daitekeen gehieneko puntuazioa zuzendu da, 2. oinarriko 1., 1.2, 1.4 eta 2.1 apartatuen idazkera zuzendu da, eta bosgarren apartatua kendu da. Argiagoa izan dadin, aurreko eranskina kendu, eta berria erantsi zaio ebazpenari.

– 2026/1681 (16/19) orrialdetik 2026/1681 (19/19) orrialdera, III. eranskinean, izenburuari azalpen bat gehitu zaio, lehenengo oinarrian lortu daitekeen gehieneko puntuazioa zuzendu da, bigarren oinarriko 1., 1.4, 2. eta 2.1 apartatuen idazkera zuzendu da, eta bosgarren apartatua kendu da. Argiagoa izan dadin, aurreko eranskina kendu, eta berria erantsi zaio ebazpenari.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala