Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2026ko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1988

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hondarribiko udalerrian (Gipuzkoa) GI-636 errepidea N-638 errepidearekin lotzeko lanen espedientea (Amutaldeko saihesbidea, Letxunborro errekastoaren jabari publiko hidraulikoari eta zaintza-eremuari eragiten diena).

Espedientea: AO-G-2026-0106.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua/k: Letxunborro (Gibeleta).

Udalerria eta lurralde historikoa: Hondarribia (Gipuzkoa).

Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 596787; Y = 4800165.

Lan hauen bidez, Hondarribian (Gipuzkoa) Amutaldeko saihesbidea egitea proiektatzen da, GI-636 errepidea N-638 errepidearekin lotzeko. Horretarako, biribilgune bat eraikiko da N-638 errepidean, beste biribilgune bat GI-636 errepidean eta bi biribilguneak lotzeko bidea. Obrek Letxunborro errekastoa (Gibeleta) desbideratzea eta bidegurutzerako zeharkako bi drainatze-obra egitea barne hartzen dute, bisita daitezkeen hormigoizko markoen bidez.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egin dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 30a.

Zuzendari nagusia.
EE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala