Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2026ko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1983

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak 2026-118 erreferentzia-zenbakiko espedientean egindako errekerimendua, datu pertsonalen babesteko erregelamenduan jasotako eskubideak baliatzeari buruzkoa.

Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio, Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du aurkezteko eskatzen zaion dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko maiatzaren 4a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala