
87. zk., 2026ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (173 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1980
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak zenbait zehapen-espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, honako lege honetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, 2015eko martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan eskuragarri duten espedientea aztertzeko (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio) eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasuna Babesteko 2015eko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan adierazitako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko apirilaren 24a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS