
87. zk., 2026ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1978
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, jendaurrean jartzen duena Tremefil Izaguirre, SA enpresari Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) alanbre-burdinen hariletatik abiatuta altzairuzko pletinak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumeneko baimen bateratua berrikusteko espedientea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskineko jardueraren bat duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta horiek funtsean aldatzeko ere.
Ingurumen-baimen bateratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko behar diren baldintzak oro ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, haien kutsadura gutxitu eta kontrolatzekoak ezartzea, kutsaduraren prebentziorako eta kontrolerako sistema integratu bat ipiniz, ingurumena oro har oso ondo babesteko asmoz.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen bateratuak, instalazio baten jarduera nagusia aintzat hartuta teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratu izanaren ondorioz. 2022ko azaroaren 4an, Batzordearen 2022ko urriaren 11ko Exekuzio Erabakia argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, zeinaren bidez ezartzen baitira burdinazko metalak eraldatzeko industriarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta Industriako Isurpenen eta 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikusteko prozedura (16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa da; erregelamendu hori, berriz, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), eta gutxienez hogei egunekoa izan behar duen jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute horren barruan.
Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar da eranskinean zehaztutako espedientea, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazio edo ohar guztiak aurkeztu daitezen. Espediente hori ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/)
Honekin batera doan eranskinean, jendaurreko informazioaren izapidea beteko duen Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioa identifikatzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 29a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS