
87. zk., 2026ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1977
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 4koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2025eko azaroaren 11ko Agindua aldatzen duena; azken horrek 2026rako laguntzak emateko deialdia egiten du, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa).
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko azaroaren 11ko aginduaren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzen 2026rako deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren (MAE inbertsioa).
Ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Idazkaritza Nagusi Teknikoaren idazkiaren bidez, Administrazio honi eskatu zaio laguntzak deitzeko agindu hori Estatuko oinarrizko araudira egokitzeko, bereziki urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena) eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten zenbait errege-dekretu aldatzen dituena).
Egiten diren aldaketek bi urteko eragiketen onargarritasunari buruzko laguntza-deialdiaren oinarriei eragiten diete (deialditik kanpo geratu behar dute), bai eta eskaerak onartzeko irizpideei eta eragiketen aldaketek bete behar dituzten mugei ere. Era berean, aginduan aipatutako araudia eguneratu da.
Hori dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren 1. eranskineko 1. oinarria «Xedea» aldatzea. (2025eko azaroaren 11ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako); laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.
Bigarren paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da:
«Laguntza hauen erregulazioa honako hauetan xedatutakora egokituko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua (Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak eta Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduak osatua); urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena; abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Espainiako Plan Estrategikoaren eta NBEF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena; abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten zenbait errege-dekretu aldatzen dituena); eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretua.»
Bigarren artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren I. eranskineko 7. oinarria «Eragiketen ezaugarriak» aldatzea (2025eko abenduaren 9ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).
1. apartatuko b) letra kendu da.
Hirugarren artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren I. eranskineko 8. oinarria «Eskaerak onartzeko irizpideak» aldatzea (2025eko azaroaren 11ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).
2.a) apartatuaren laugarren paragrafoa aldatu da; honela idatzita geratu da:
«Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada, eta, hala badagokio, hornitzaile nahikorik ez egotea ere justifikatu beharko da. Alderdi hori aplikatuko da, halaber, azkenean gauzatutakoa onartutakoarekin bat ez datorrenean, aldaketa txikien kasuan bezala, betiere jarduketen amaieraren jakinarazpenaren edo ordainketa-eskaera aurkeztu aurretik aurkeztu badira».
Laugarren artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren I. eranskineko 12. oinarria «Kudeaketa eta Balorazio Batzordea» aldatzea (2025eko azaroaren 11ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).
4. apartatua aldatu da, eta IFKri buruzko erreferentzien ordez IFZ jarri da.
Bosgarren artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren I. eranskineko 15. oinarria «Eragiketen eta haien ekintzen onargarritasuna» aldatzea. (2025eko azaroaren 11ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).
Aldatu egin da 3. apartatuko f) letra; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«Onuraduna ez aldatzea – Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 11. artikuluaren 1.b) eta 9.c) apartatuetan ezarritakoaren arabera–, eta laguntza ematerakoan aintzat hartu ziren baldintzak ez aldatzea.»
Seigarren artikulua.– 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren I. eranskineko 17. oinarria «Ordainketak» aldatzea (2025eko azaroaren 11ko Agindua, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).
1.– Kendu egiten da 1. apartatuaren 3. paragrafoa.
2.– Aldatu egiten da 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:
«Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ebazpen bat emango du inbertsio-eragiketaren inguruan aurkeztutako ordainketa-eskabide bakoitzeko, betiere egiaztatzen bada dagokion eragiketa gauzatu dela eta administrazio-kontrolak eta, hala badagokio, tokian bertakoak, egin direla. Ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan, egiaztatu beharko da osorik gauzatu diren ala ez, onuradunak zer laguntzatarako eskubidea duen zehazteko».
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA.– Bi urteko eskabideak egokitzea.
Eskabideak aurkezteko ohiko epean bi urteko eragiketa-proposamenak aurkeztu dituzten eskatzaileek 10 eguneko epea izango dute, agindu honek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita, eskabide horiek agindu honen bidez sartutako betekizun berrietara egokitzeko.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS