Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1956

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 16koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, 2023-2024 ikasturtean unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdian aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hala, interesdunei jakinarazten zaie 2023-2024 ikasturtean unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdian aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenen testu osoa eskuragarri dutela. Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan eskuratu dezakete: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz (Tel. 945 01 82 84).

Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 16a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala