Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1954

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020ko irailaren 9ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren –2020. urteko Moves II programa– aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.

AURREKARIAK

2021eko irailaren 16ko EHAAn (183. Zenbakia) 2020ko irailaren 9ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren (Moves II Programa) –2020. urtea– aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren (Moves II Programa) –2020. urtea– aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren kontura.

Bilbao, 2026ko apirilaren 14a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala