Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1953

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatzen eta argitaratzen duena.

2026ko apirilaren 13an, EHAAn argitaratu zen 2026ko martxoaren 20ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, unibertsitate hauetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena: Leipzigeko Unibertsitatea Alemanian, Txileko Unibertsitatea Txileko Santiagon eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitatea, eta Tiblisiko TSU Unibertsitatea Georgian.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.

Kideak:

– Larraitz Ariznabarreta Garabieta andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2026ko apirilaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala