Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1948

66/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, «Retina Araba Begisare: Asociación de distrofias hereditarias de retina de Álava / Arabako erretinako distrofia hereditarioen elkartea» gizartearen intereseko deklaratzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak gizartearen intereseko deklaratzeari buruzkoak, gizarte-interesaren deklarazioa lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du «Retina Araba Begisare: Asociación de distrofias hereditarias de retina de Álava / Arabako erretinako distrofia hereditarioen elkartea»k, uste baitu merezi duela gizartearen interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Bizitza Osorako Laguntza Zuzendaritzak adierazi duen bezala, «Retina Araba Begisare: Asociación de distrofias hereditarias de retina de Álava / Arabako erretinako distrofia hereditarioen elkartea» irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Elkartea 2017. urtean sortua, helburu hauekin:

Erretinaren distrofia hereditarioak eta ikusmen-desgaitasuna eragiten duten beste afekzio batzuk dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Elkarteak ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe garatu duela Euskal Autonomia Erkidegoan 2020tik.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez deklaratuko da entitatea gizartearen interesekoa dela, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta 2026ko apirilaren 29ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– «Retina Araba Begisare: Asociación de distrofias hereditarias de retina de Álava / Arabako erretinako distrofia hereditarioen elkartea» gizartearen interesekoa dela deklaratzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– «Retina Araba Begisare: Asociación de distrofias hereditarias de retina de Álava / Arabako erretinako distrofia hereditarioen elkartea»ri deklarazio honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala