
86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
1938
AGINDUA, 2026ko apirilaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2025eko urriaren 13ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 149).
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS