Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1933

864/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez ebakuntza-gelako gainbegiralea izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

386/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko ebakuntza-gelako bi gainbegirale lanpostu izendapen askez hornitzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Tamara Vesga Ruiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori ebakuntza-gelako gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebakuntza-gelako gainbegirale izendatzea Tamara Vesga Ruiz andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko apirilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko martxoaren 25a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala