Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2026ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1927

AGINDUA, 2026ko apirilaren 24koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Loreta Ruiz Mihi andrea Arabako Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik kentzea (511211 lanpostua, 5 dotazioa), eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2026ko maiatzaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 24a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala