
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1925
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu baten administrazio-emakida iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedura hasi du. Hona hemen eskubidearen ezaugarriak:
– Espedientea: EX-B-2026-0036.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Titularra: Athletic Club.
– Ibaia/korrontea: Garaioltza putzua.
– Lekua: Garaibarrena baserria.
– U.H.(L.H.): Lezama (Bizkaia).
– Uraren xedea: ureztapena.
– Gehieneko emaria: 0,11 l/s.
– Ureztatuko den azalera: 0,3 Ha.
– Emakidaren data: 1993ko azaroaren 24a.
– Iraungitzearen kausa: ustiapena hiru urte baino gehiagoz etetea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean, egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 28a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS