Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1924

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Legazpiko (Gipuzkoa) udalerrian Urola ibaiko urak (85.000 m3/urte) industria-erabileretarako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2025-0018.

Eskatzailea: Urola ibaiko Bellota ur-bilketako erabiltzaileen komunitatea.

Jardueraren kokapena: Legazpi (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 554.564 Y: 4.767.318

Eskatutako urteko bolumena: 85.000 m3/urte.

Uraren erabilera: industria.

– Jardueraren deskribapena: Urola ibaiaren bilketa-puntua bi galeria estalik zatitzen dute. Eskuineko galeria Urola ibaiaren ibilgukoa da, eta ezkerrekoa, berriz, igerileku gisa erabiltzen da ponpatze-puntuan ura biltzeko. Igerilekua L formakoa da, 50 metro luze da, 4 metro zabal eta 1,5 metro sakon. Beheko aldean gainezka egiten du, eta erabiltzen ez diren urak Urola ibaira itzultzen dira zuzenean. Bildutako urak hondar-iragazki batetik igarotzen dira etengabe, esekiduran dauden solidoak kentzeko, eta, berriz ere, igerilekura itzultzen dira.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotua–, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egoki deritzona adieraz dezan, 39/2015 Legeak xedatutako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epean, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala