
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1922
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Adrian Jon, SL-ren baimen-eskaera, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko lurrak okupatzeko, Plentziako udalerrian Bahía de Plentzia hotelari atxikitako terraza desmuntagarri bat jartzeko, lau urtez (2026-2029).
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea, hogei eguneko epean, nahitaezkoa izango da baimen-prozeduretan.
Adrian Jon, SL-k baimena eskatu dio Zuzendaritza honi itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Plentziako udalerrian Bahía de Plentzia hotelari atxikitako terraza desmuntagarri bat jartzeko, lau urterako (2026-2029).
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/005463 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:
https://www.euskadi.eus/iljp-plentziako-boutique-bahia-hoteleko-terraza/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS