
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1920
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2026ko martxoaren 9ko Erabakia jakinarazten duena. Erabaki horren bidez, hasiera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak -eranskinean agertzen da bera- egintzaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere irits daiteke espedientearen edukira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Erabaki honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS