
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1918
IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 16koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko bertaratze izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da behean aipatzen diren pertsonei bertaratze izapidea (zehazten den egunean eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea, hainbat arrazoi dela medio.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie bertaratu beharko dutela Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako lurralde historikoaren unitate-administrazioan (Intxaurrondo 70, 20015 Donostia; tel.: 943 02 26 49; helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie epe horretan bertaratzen ez badira, ulertuko dela eskaeran atzera egin dutela, eta artxibatu egingo dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 16a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS