
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 4 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1912
IRAGARKIA, Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinaraztekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritako arau-hausteei dagokienez (HSBLO).
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta haien aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dago interesdunen eskura (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).
2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaitu ondoren, hamabost egun baliodun daude isuna ordaintzeko (HSBLO 53 artikulua).
3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, zeina aurretik adierazitako helbidean eskuratu baitaiteke edo espediente elektronikoan sartuta. Gutun hori eskuratzen denean, bertan agertzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu daiteke isuna.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezarritako isunak badira, eten egin daitezke, baldin eta, arau-hausleek eta haien legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egiteko prest agertzen badira, horren beharrena badaude, edo berrezteko jarduerak egitea onartzen badute (legearen bosgarren xedapen gehigarria). Kasu horietan, asmo horren berri eman behar zaio administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean zerrendatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko apirilaren 22a.
Ertzaintzako zuzendaria,
VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.
RSS