
85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1902
75/2026 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Politika Ekonomikoaren eta Europako Kohesioaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Politika Ekonomikoaren eta Europako Kohesioaren zuzendari izendatzea Iciar Fernández Marrón andrea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 5ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS