Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2026ko maiatzaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
1901

54/2026 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa 2025-2028. urteen aldirako onartzen duen dekretua aldatzekoa.

Uztailaren 15eko 148/2025 Dekretuaren bidez onartu zen Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa 2025-2028. urteen aldirako.

Dekretu honek 71. artikuluaren 8. apartatua aldatzen du, Zaintza eta Erreskate Unitateko Droneen ataleko planifikatutako entrenamendu ordainduen kopurua behar bezala egokitzeko baliabide sofistikatuekin koordinatutako prestakuntzaren errealitatera eta beharretara.

Era berean, aldaketa bat egin da autobidearen erabilera sustatzeko, joan-etorrietarako segurtasun-neurri gisa eta mugikortasun jasangarriko neurri gisa; hau da, Ertzaintzako langileen mugikortasuna (lantokirako joan-etorriak) arrazionalagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izatea sustatzeko, ibilgailuen erabilera partekatua bultzatuz.

Horrenbestez, Segurtasuneko sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 21ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 148/2025 Dekretuaren 71. artikuluaren 8. apartatua aldatzea –148/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen den 2025-2028. urteen aldirako–.

71. artikuluaren 8. apartatua honela geratuko da idatzita:

«8.– 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, hau aplikatuko zaie Zaintza eta Erreskate Unitatean lanpostu bat betetzen duten oinarrizko eta ikuskapen eskaletako langileei:

Helikopteroen atalean, 80 euro jasoko dituzte 25 entrenamendu ebaluatuetako bakoitza egiteagatik; entrenamendu horiek urteroko planifikazioa izango dute.

Uretako atalean, Mendiko atalean eta Droneen atalean, 80 euro jasoko dituzte 37 entrenamendu ebaluatuetako bakoitza egiteagatik; entrenamendu horiek urteroko planifikazioa izango dute».

Bigarren artikulua.– VII. eranskina gehitzea 148/2025 Dekretuari –148/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen den 2025-2028. urteen aldirako–.

VII. eranskina gehituko da, eta honela geratuko da idatzita:

«2025eko abuztuaren 2tik aurrerako ondorioekin, joan-etorriko bidaia bati dagokion autobideko bidesariaren gastuaren zenbatekoa ordainduko zaie lantokira joateko bide mota hori erabiltzen duten langileei, planifikatutako txandan lanera joaten diren lau lanalditik batean. Kalte-ordainaren zenbatekoa behar bezala egiaztatu beharko da, eta ahalik eta txikiena izango da, enpresa kudeatzaileak eskaintzen dituen aukeren arabera».

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala