
84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 7 orri.)
- EPUB (279 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1900
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez berretsi eta argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketak gainditu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda, 2026ko martxoaren 28an egindako deialdian.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bederatzigarren ebazpen-zatian ezarritakoaren arabera (2026ko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zk.), zeinaren bidez ehizatzeko gaitasun-azterketak deitzen baitira 2026. urterako, eta Kalifikazio Epaimahaiak hala proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-probak gainditu dituzten hautagaien zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren arabera 2026ko martxoaren 28an egindako deialdiaren barruan.
Bigarrena.– Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta web-orri hauetan argitaratzeko agintzea: Bizkaiko Foru Aldundia (https://www.bizkaia.eus Arabako Foru Aldundia (https://www.araba.eus Gipuzkoako Foru Aldundia (https://www.gipuzkoa.eus eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/ehizaazterketa/).
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du interesdunak Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS