Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1897

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 15ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2026-2027 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.

Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztion eskubidea da, eta botere publikoari dagokio hezkuntzara berdintasun-egoeran jasotzeko zailtasun, muga edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.

Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan ikasketak familia-egoitzatik kanpo egiten dituzten ikasleei horretarako modua ematen zaie.

Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak 164/2002 Dekretua aldatu eta Eibarko Egoitza Zentroa sortu zuen, eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehaztu. Dekretu horren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen batek honakoak arautuko ditu: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan, nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, eta eskabideei zer dokumentazio erantsi behar zaien.

Horretarako, eta betiere 164/2002 Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Ebazpen hau Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2026-2027 ikasturterako barnetegi-erregimeneko ikasleak onartzeko prozesuan aplikatuko da.

2. artikulua.– Onartzeko eta matrikulatzeko egutegia.

a) Ikasleek eskabidea aurkeztea: 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 17ra.

b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026ko uztailaren 21a.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda garaiz eta behar bezala egindako eskabideek osatuko dute, eta, hurrenkera ezartzeko, otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren Laugarren Kapituluan jasotakoa hartuko da kontuan. Dekretu horren bidez, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren egitura eta antolaketa administratiboa zehazten dituen 164/2002 Dekretua aldatu zen.

c) Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: 2026ko uztailaren 23ra arte.

d) Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2026ko uztailaren 28an.

e) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea: 2026ko abuztuaren 28ra arte.

f) Itxaron-zerrenda: 2026ko irailaren 30era arte.

3. artikulua.– Gehienez 220 lagunentzako lekua izango da. Deialdia erabat ebatzi ondoren, plaza hutsak geratuz gero, Egoitza Zentroko zuzendariak egoitzan beste zenbait pertsona onartzeko baimena eman ahalko du, eskabidea egiten duten unetik ikasturtea amaitu arte, betiere ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

4. artikulua.– Eskabideak Eibarko Egoitza Zentroan horretarako emango diren inprimakietan edo www.eibarkoegoitza.eus web orrian aurkeztuko dira. Inprimaki horietan, eskabideari erantsi beharreko dokumentuen zerrenda jasotzen da.

5. artikulua.– Eskabidea eta eskatutako dokumentazioa.

Eskaera eta inprimakian zehaztutako dokumentazioa Eibarko Egoitza Zentroan aurkeztu behar dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16. artikuluan aurreikusitako lekuetan, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan datozenetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azala irekita egin beharko da, posta funtzionarioak eskaerari data eta zigilua ipini diezaion dokumentua ziurtatu baino lehen.

Eskabidearekin batera, eskabide-orrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

6. artikulua.– Eskabidea aurkezteko salbuestea.

Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Aipatutako Dekretuaren 20. artikuluak dioen moduan, 2025-2026 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta matrikula egiteko baldintzak betetzen badituzte eta 2026-2027 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona horiek Egoitza Zentroan automatikoki onartuko dira.

7. artikulua.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 68. artikuluak dakarren moduan, eskabideak ez baditu baldintzak betetzen interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, lege bereko 21. artikuluan jasotako moduan ebazpena emanez.

Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, interesdunari errekerimendua eskaera aurkezterakoan egin ahalko zaio. Eta idatziz jasoko da eskaera aurkezten duen pertsonaren errekerimendua.

8. artikulua.– Eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, itxarote-zerrenda bat sortuko da. Sor daitezkeen plaza libreak bertan daudenei eskainiko zaizkie, bertan duten posizio onena kontuan hartuta. Itxaron-zerrenda hori ebazpen honen 2. artikuluan ezarritako egunera arte egongo da indarrean.

9. artikulua.– Interesatuen datuen erabilera eta funtzionamendua honako lege honek arautzen ditu: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Politiketako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 15a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala