Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1896

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2025eko irailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei dirulaguntzak emateko.

Hezkuntza Politiketako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren hamahirugarren oinarriaren 4. puntuan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez, deialdia egin zen dirulaguntzak emateko musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 18a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala