Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1894

AGINDUA, 2026ko apirilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Aldamiz» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuari unitateak eta instalazioak gehitzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Aldamiz» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea» erakundeak baimena eskatu du ikastetxe horri baimendutako ikasgela egonkorren kopurua handitzeko eta instalazioak handitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Hezkuntza Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Bilboko «Aldamiz» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko bi ikasgela egonkor gehitzeko Deustuko (Bilbo) Iruña kaleko 5. zenbakian duen ikastetxean, eta instalazioak handitzeko Leioako Mendibil kaleko 13. zenbakian, Hezkuntza Bereziko bi ikasgela egonkor izateko. 2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxea inskribatuta egongo da Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 014612 (EAE) eta 48009785 (Unibertsala).

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aldamiz».

Titularra: Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea (APNABI).

Helbidea: Iruña kalea 5, Bilbo (Egoitza Nagusia).

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ondoriozko osaera:

– Hezkuntza Berezia:

• Deustu (Bilbo), Iruña kalea, 5: autismoaren espektroko nahasmendurako 7 ikasgela eta Zereginen Ikaskuntzarako ikasgela bat.

• Ortuella, Bilbao etorbidea 20: 3 ikasgela egonkor.

• Txurdinaga (Bilbo), Jesús Jiménez miembro de DYA kalea, 18 eta 20: 4 ikasgela egonkor.

• Durango, La Cruz kalea 1: ikasgela egonkor bat.

• Leioa, Mendibil kalea 13: autismoaren espektroko nahasmendurako bi ikasgela.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala