
84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1893
AGINDUA, 2026ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Astigarragako (Gipuzkoa) «Astigarragako Haurreskola-Kiriketa» Partzuergoko haur-eskolaren baimena aldatzen duena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate gehitzeko.
«Astigarragako Haurreskola-Kiriketa» Partzuergoko haur-eskolaren titularra Astigarragako Udala da, eta hark eskatuta abiatu da espedientea.
Aztertu dugu espediente hori, eta ikusi dugu bete beharreko prozeduraren arabera izapidetu dela, erantsi zaiola indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egina dutela hari buruzko txostena.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Astigarraga udalerriko (Gipuzkoa) «Astigarragako Haurreskola-Kiriketa» Patzuergoko haur-eskolari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate gehitzeko baimena ematea.
2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 013440 (EAE) eta 20013953 (unibertsala).
Izen generikoa: Partzuergoko haur-eskola.
Izen espezifikoa: «Astigarragako Haurreskola-Kiriketa».
Titularra: Astigarragako Udala.
Helbidea: Kontxa Etxeberria 10-11 (egoitza nagusia) eta Nabarra Oñatz 3-5.
Udalerria: Astigarraga.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
Egoitza nagusian:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa, 8 unitate, edukiera honekin:
• 0-1 urte bitarteko haurrentzat 3 unitate, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 1-2 urte bitarteko haurrentzat 5 unitate, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
Nabarra Oñatz 3-5 helbidean kokatuta dagoen egoitzan:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa, 2 unitate, edukiera honekin:
• 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate 1, 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 1-2 urte bitarteko haurrentzat unitate 1, 13 ikaspostuko edukierakoa.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS